Pasa den asteburuan jokatu zuen Hernanik urteko aurreneko partidua. Ez da hasiera xamurra izan, Valladoliden kontra 0 eta 41 galduta.
Baina hernaniarrak ez dira erraz etsitzen duten horietakoak, eta igande honetan borrokarako prest aterako dira La Teixonerako zelaira, 12:30etan.
Denboraldi hasieran, gogor borrokatuta, baina irabazi egin zion Hernanik Bartzelonari.
Liga hasieran, irabazi
Hernani eta Bartzelona sailkapeneko 9 eta 10garren postuetan daude, 20 punturekin berdinduta, baina Bartzelonak partidu bat gutxiago dauka jokatuta.
Hala ere, Hernanik hortzak erakutsi zizkien kataluniarrei Landaren, denboraldi hasieran. Ordukoan, 26 eta 20 irabazi zuten, eta igandean ere asmo horrekin aterako dira zelaira.