Bakarrizketa musikatua etzi, musika eskolan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 20a, 01:00

NORBERTO Almandoz Asti­ga­rragako Musika Eskolak an­tolatuta, Bariazioarekin des­bariatzen izenburua duen ba­ka­rrizketa musikatua egingo du Ainhoa Aierbe aktoreak ostiralean. 
Antolatzaileek diotenez «kantuan ari garen bitartean, musikaz, kantatzeaz, beldu­rrez» hitz egiteko tartea izango da. Eta, bide batez, gaiari buruz Ainhoa Aierbek dituen teoriak, iritziak eta egiteko moduak ezagutzeko aukera ere izango da.
Solasaldia musika esko­lako areto nagusian izan­go da, iluntzeko 20:30­etatik au­rrera, eta sarre­ra debalde izan­go da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!