Ramon Agirre, Kandido Uranga eta Joxe Ramon Soroiz Enrike, Gustabo eta Felipe dira, hiru gerra-beterano. Hirurak zaharren egoitza batean bizi dira; Enrikek errenka egiten du, Gustabok agorafobia du eta Felipek zorabioak izaten ditu sarri. Gerraren ondorioak dira. Orain, zaharren egoitzatik ihes egitea erabaki dute, ‘baina nora?’.
Galdera horren erantzuna izango da larunbat honetako Heroiak antzezlanaren abiapuntua.
Sarrerak, salgai
Txalo Produkzioaken antzerkia larunbatean izango da iluntzeko 20:00etan, baina sarrerak jada salgai daude www.astigarraga.eus webgunearen bitartez. Antzerkia hasi baino lehen eskuratzeko aukera ere egongo da kultur etxean bertan, 6 euroren truke.