Saharako herria ari dira omentzen aste honetan Asti-garragako Herri Eskolan. Eta horretarako, lehenengo ekimena astelehenean hasi zuten: janari-bilketa. Ostiralera arte, lekaleak, arroza, pasta, azukrea, atuna oliotan eta konpresak jasoko dituzte Herri Eskolan. Ondoren, Saharara bidaliko dituzte.
Hitzaldia, bihar
Horrez gain, Sahararen egoerari buruzko hitzaldia egingo dute bihar, arratsaldeko 17:30etan hasita, Herri Eskolako areto nagusian. Hainbatetan Saharan egon den Amagoia Iturralde irakasleak, eta Mariam Embarec sahararrak, Eskolako haur baten amak, beraien bizipenak kontatuko dituzte.