Azken momentuan ihes, txapelak

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 19a, 01:00

Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finalak jokatu dituzte Garikoitz Arizmendi kadeteak eta Xabat Pagola jubenilak, asteburuan. Txa­pelketa bikaina jokatu badute ere, azken partiduan ihes egin zien txapelak, biei. Arizmendik 30-27 galdu zuen Urnietako Aldunberriren kontra. Pagolak ere urnietar baten kontra, Odriozolaren kontra galdu zuen; 35-23. Bi final hauek kontuan hartuta, dagoeneko 19 dira denboraldi honetan pelotari hernaniarrek jokatutako finalak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!