Donostiarren festa egun haundia izango da biharkoa, gaur gaueko 00:00etan hasita. Baina hernaniarrek ere izango dute ospatzeko aukera.
Danborradak, Elizatxo eta Inmakuladan
Batetik, ikastetxe batzuetan danborrada egingo dute gaur bertan; Elizatxon, arratsaldeko 16:00etan hasiko dira danbor burrunba hotsak patioan, eta Inmakuladan, gaztetxoenek astinduko dituzte danborrak, nork bere gelan.
Autobus zerbitzu berezia
Bestalde, donostiarren festa bertatik bertara bizi nahi duenak ere izango du aukera, gutxienez, joan-etorriak lasai egiteko. Izan ere, Garayar autobusek zerbitzu berezia jarriko dute martxan.
Gau osoan zehar, autobusak izango dira ordu erdiro, Urnieta, Hernani, Aiete eta Donostia artean. Urnietatik 23:00etan aterako dira, 06:00ak arte, eta Donostiatik ere 23:00etan aterako dira, 06:30ak arte.