Herritarren kexak ikusita, bilera deitu du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 19a, 01:00

Orain aste batzuk sinadura bilketa jarri zuten martxan kiroldegiko gimnasioko hain­bat erabiltzailek, eta Udalak bilera deitu du kon­pon­bidea bilatzeko; dato­rren aste­le­he­ne­an izango da, hilak 25, 18:30etan kirol­de­giko bulegoan.

Kexak, gimnasioaren egoeragatik
Sinadurak biltzeko jarritako paperean, sinatzaileek adie­razi zuten: «gimnasioaren man­tenimendu orokorra es­ka­sa da; makina asko egoera txa­rrean daude; pesak egiteko barra bakarra dago; gehie­ne­tan ez dago arduradunik, la­gun­tzeko, begiratzeko, edo be­har izanez gero, norbait ohar­ta­razteko. Azken batean, ondo ikus­ten dugu igerilekua kon­pon­tzea, baina ez gimnasioa al­de batera uztearen trukean, guk ere gure kuotak ordain­tzen baititugu, material ego­kia erabili ahal izateko».
Urtarrilaren 15ean, berriz, beste idatzi bat agertu zen «haserretutako erabiltzaileen izenean», sinadura bilketa «desagertu» izana salatzeko, eta konpon­bide bat eskatzeko.

«Beraiek entzuteko gaude»
Udaleko kirol zinegotziak, Esti Aldeiturriagak azaldu­takoa­ren arabera, «Udalak sinadura bil­keta jaso zuen egoera az­tertzeko». Hain zuzen, bilera irekia deitu dute astelehe­ne­ra­ko. «Jendea benetan hur­bil­tzea nahi dugu, proposa­me­nak jasotzeko eta arazoari de­non artean aurre egiteko; be­raiek entzuteko gaude».
Bide batez, gogorarazi du badirela kexak edo propo­sa­menak egiteko beste bide ba­tzuk: «udaletxeko sarrerako zer­bitzua (HHZ) edo webgunea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!