Txapela buruan, bertsotan eginda taberna 'zuluan'

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 19a, 01:00

Urtero-urtero saiatzen denik bada, eta baita, hainbeste saia­tu ondoren, lortzen due­nik ere. Bestalde, aldiro gehi­tzen da buru berriren bat, ta­ber­netako bertsolari onenaren txapela janzteko prest.
Gaurkoan, Tabernetako Bertsolarien Txapelketaren 22garren edizioa egingo da, 22:30etan hasita Garinen, eta azken ordukoren bat animatu ezean, 12 bertsolari ariko dira lehian: Mikel Lujanbio, Xapo, iazko irabazlea; Jon Altuna, Oxan; Gorkita; Aitor Barre­ne­txea; Andoni Mujika; Estitxu Agirre; Aingeru eta Haritz Otxotorena; Axier Mingo; Pello Perez; Iker Ormazabal, Tturko; eta Mikel Alkorta.
Beteranoen esperientziak edo berrien freskurak ira­baziko ote? Sorpresarik ez da faltako, behinik behin!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!