‘Hernani ezagutuz’, Oindi biraren aurreneko zatia egingo dute igandean

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 18a, 01:00


Hernani ezagutuz ekimenaren barruan, Oindi biraren aurreneko zatia egiteko hitzordua jarri dute Mendiriz Mendiko kideek igandean. Gaztetxoei zuzendutako irteera da, eta zita goizeko 09:00etan egin dute, Udaleko plazan. Informazio gehiago nahi duenak astelehen, ostegun edo ostiralean eskatu dezake bulegoan; izen-ematea urtarrilaren 22ra arte dago zabalik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!