«Elkartasuna eta babes osoa adierazi nahi diegu Maite eta Jose Mari lagunei»

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 18a, 01:00

Hernaniko Kaleratzeak Stop taldeak Kronikara bidalitako prentsa oharrean jakinarazi duenez, Maite Ortiz eta Jose Maria Erauskinen kontra, IRPHaren eta etxegabetzeen aurkako abokatuen kontra, espedientea irekitzea eskatu du Oviedoko Probintzia Au­zi­tegiak: «Maite eta Jose Marik h­asieratik babestu dute gure taldea, IRPHa baliogabetzen du­ten aurreneko epaiak lortu di­tuzte Estatuan, eta Europako Parlamentuan ere ordezkatu izan gaituzte. Gainera, PAH/­Kaleratzeak Stop eta animalieen eskubideen aldeko plataformekin ere egin dute lana, modu boluntarioan. Orain ja­kin dugunez, Oviedoko Pro­bin­tzia Au­zitegiak espedientea ireki na­hi die, ulertzen baitu euren jarre­ra­rekin, Maite eta Jose Mari, Avi­lesen bizi diren bi agureren etxegabetzea oztopatzen ari direla».
Hernaniko Stop Kale­ra­tze­ak taldeko kideek azaldu dutenez, Maite eta Jose Mariren bezeroa adineko emakume bat da: «etxe ba­ten jabea da, eta honekin bermea eman zion se­na­rraren sozietate merkantilaren mailegu bati. Ema­ku­meak ez du loturarik sozietate honekin, ondasunen banaketa eginda ezkondu bai­tziren. Enpresak porrot egin zuen eta banketxeak emakumearen etxea eskatzen du. Abo­ka­tuek ulertzen dute, emakume hau kontsumitzaile bat dela,  ha­la ezartzen baitute, kon­tsu­mi­tzaileek sinatutako kontratu­en abusuzko klausulen inguruko Europako araudiak eta Es­pai­naiko legediak: kontsumitzailea dela, bere zeregin profesionaletatik at dabilen oro. Kon­tsu­mitzaile gisa hartzea garrantzi­tsua da, kontratuan abusuzko klausulak salatzeko aukera ematen baitu. Abokatuek hori defendatu dute; legediak aurreikusten dituen aukera guztietaz baliatu dira. Azken helegitea or­dea, baztertua izan da eta epaileak espediente bat irekitzea erabaki du. Epailearen ustez, zuzenbidea abusuz erabili dute, modu ausartegian eta temerarioan».
Azaldu dutenez, bitarte ho­rretan Europako Justizia epaitegiak ebatzi berri du abokatuek de­fendatzen dutena: «ondorioz, Maite eta Jose Mari epaiaren kontrako neurriak hartzea ari dira aztertzen orain, Europako araudiaren interpretazio oker baten bitartez abokatuak beldurtu nahi izan dituelako».

«Harro gaude»
Elkartasuna eta babes osoa adierazi nahi izan dute, prentsa oharrean: «beraietaz harro gaude, eta badakigu etorkizunean ere, zigortzen badituzte, bidegabea izango dela, ahulena babesten dabiltzalako».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!