Mondragon Unibertsitateak Galarretako Orona Ideon duen egoitzan hainbat ikastaro ematen ditu ikasturtean zehar. Oraingo honetan, saio edo jardunaldi bat antolatu dute debalde, ponentzia ekipoak eramaten dituzten profesionalentzako; eta baita ere, Hernani edo inguruko enpresa txikietako koordinatzaileentzako. Jardunaldiaren izenburuak dioen moduan, lidertza eta ‘Lean’ estrategia uztartuko dituzte saio irekian: Liderazgo para una estrategia Lean. Ikastaroan landuko dira lidertza eraginkorra izateko klabeak; ‘Lean’ lidertzaren inguruko adibide praktikoak emango dira; eta ‘Operaciones industriales’ masterra aurkeztuko da.
Saioa debalde izango da
Ponentzia emango du Jose Ignacio Erausquinek, Asenta Management Cosultants enpresako bazkide zuzendariak. Ordu eta erdiko saioa izango da, hilaren 28an, osteguna, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara. Debalde izango da eta parte hartu nahi duenak izena eman dezake www.mondragon.edu web orrian.