VRAC indartsuak ez du Hernani kikilduko!

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 17a, 01:00

liga irabaztea da VRAC taldearen helburua, eta bide horretan, ezin hobeto ari da lanean. Hernanik Valladolideko talde indartsuaren bisita jasoko du gaur Landaren, eta ohi bezala, haundienaren kontra ere, ez dira kikilduko trikoloreak. Aldez aurretik partidu zaila izango dela badakite, baina emaitza positibo bat ateratzea izango da gaur helburua; bonusa, esaterako. Gabonetako atsedenaldiaren ostean, urteko aurreneko partidua izango da bientzat; eta Her­nanik alde izango du, Lan­dareren babesa izango duela. Zalego hernaniarrak hitzordu garrantzitsua du beraz gaurkoan. Landareko eguraldi ho­tza ba­rrutik ateratzen diren oihuekin girotzea   izango da gaur, pu­blikoaren helburua. Zita, eguerdiko 12:30etan, Landaren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!