Euskal Herriko mus txapelketako zortzigarren edizioa hastear da. Azken urteetan bezala, Ereñotzun ere kanporaketa jokatuko da; kasu honetan, Gipuzkoako faserako sailkapena izango da jokoan. Irrintzi tabernan jokatuko dira partidak datorren larunbatean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Izen ematea bertan egin behar da, eta 20 euro ordaindu behar dira bikoteko.
Azaldu dutenez, partehartzaile bakoitzari ardo botila oparituko diete; eta irabazleari otordua, Ereñotzuko Fagollaga jatetxean.
Bi final jokoan, otsaila eta martxoan
Bi finaletako datak ere, zehaztuta daude. Zazpi herrialdeetako finalak otsailaren 20an jokatuko dira; eta martxoaren 5ean, Final Nazionala jokatuko da Zuberoan, zehazki, Urdiñarben.