Gabonak bukatu eta urtea ilusioz hasteko, Errege Magoak

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 9a, 01:00


Goizuetan barrena ere ibili ziren Errege Magoak pasa den asteartean. Karroza gainean eta pajeek lagunduta iritsi ziren herrira, eta ilusioz agurtu zituzten herritarrak. Hauek ere pozik jaso zituzten bisitarien opariak, frontoian egin zen ekitaldian. Eta hurrengo egunean, Gabonak bukatu eta urtea ondo hasteko, errege roskoa ere izan zen Goizuetako etxe gehienetan, opariekin batera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!