Sagardoaren lurraldeko eskaintza gastronomikoa eta turistikoa ezagutzen, zortzi blogari

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 16a, 01:00

Ostegunean Hernaniko eskaintza gastronomikoa eta turistikoa ezagutzen izan  ziren Euskal Herriko eta Espainiako zortzi blogari. Udalak azaldu duenez, txotx denboraldiaren hasiera dela eta, Sagardun Kontsortzioak gonbidatuta etorri ziren sagardoaren lurraldea ezagutzera. 
Asteazkenean Astigarragako txotx denboraldiaren inaugurazio ekitaldian izan ziren, eta sagardotegi menua probatzeko aukera izan zuten. Ostegunean, berriz, Hernanira etorri ziren, eta Luis Intxauspe Alkateak harrera egin zien Udalean. Ondoren, Turismo Sailak antolatuta, hirigunetik bisita egin zuten; eta Hernaniko hainbat ostalariren pintxoak  dastatu zituzten. Hernaniko udaletik azaldu dutenez, bisita honen helburua da sagardoaren lurraldearen eskaintza turistikoa eta gastronomikoa Euskal Herrian zein Estatu espainiarrean ezagutaraztea. Hernanik arlo horietan duen eskaintza zabala ezagutzeko aukera izan dute egun hauetan, lekuan bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!