2016a hasi berri da, eta Hernanik urteko aurreneko hitzordua du bihar Landaren. Aurrez aurre izango du liga irabazteko hautagaietako bat: Valladolid RAC. Partidu zaila izango da trikoloreentzat, eta ohi bezala, dena eman beharko dute, emaitza positibo bat lortzeko. Landaren izango da, eguerdiko 12:30etan hasita.