Eguraldi txarrari eta hotzari aurre egiteko plan ezin hobea da asteburuan Biterira gerturatu eta zineaz gozatzea. Karteldegian bi pelikula jarri dituzte asteburuan: Paulina eta Carlitos y Snoopy. Paulina ikusteko bi saio izango dira gaur, 19:30 eta 22:30etan; bihar 19:20etan izango da ikusgai; eta astelehenean, ikusleen egunean, 16:30etan; 16 urtetik gorakoentzat da. Carlitos y Snoopy berriz adin guztietako herritarrei dago zuzendua; gaur eta bihar, 16:30etatik aurrera izango da ikusgai.