Ez ditu edonork betetzen 101 urte eta Aurora Santosek badaki hori. Atzo zuen urtebetetzea, eta berak zioen moduan, dagoeneko galdua du urteen zenbaketa. Udalak omenaldi txiki bat antolatu zion atzokoan; Luis Intxauspe alkatea eta Xabier Lertxundi Ongintza Saileko zinegotzia gerturatu ziren Auroraren etxera, lore sorta bat emateko asmoz. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere, bidali zion atzokoan lore sorta.
Pozik zen atzo Aurora, eta inguruko familiako kideei esan zien, bera ondo zaintzen segi beharko dutela, urte luzez bizitzeko asmoa baitauka.