‘Tolare’ Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Hernaniko Kofradia desegitea erabaki dute. Kronikari jakinarazi diotenez, uztailaren 14an egin zuten Batzar Nagusia, eta bertan erabaki zuten 20 urtez iraun duen Kofradia desegitea.
«Ez dugu segidarik»
Kofradiak azaldu duenez, segidarik ez izatea izan da Kofradia desegiteko erabaki nagusietako bat: «ondorengo belaunaldiek ez diote heltzen egiteko honi, eta arazo ekonomikoak ere baditugu. Hortxe erabakiaren arrazoi nagusiak».
«Eskerrik asko jasotakolaguntzagatik»
Kofradiak azaldu duenez, momentu hau aprobetxatu nahi du eskerrak emateko: «momentu hau aprobetxatu nahi dugu Euskal Herrian zehar eta handik kanpo 20 urteotan eskaini diguzuen laguntzagatik, gure kultura defenditzen eta baita haren ordezkari lanetan ere».