Pasaian hasiko da gaur batel denboraldia

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 16a, 01:00

Pasaian jokatuko da gaur Gipuzkoako Batel Ligako au­rre­neko jardunaldia. Arra­tsaldeko 16:00etan jarri dute hitzordua, eta bertan izango dira Her­na­niko zazpi batel, mutil senio­rrek bakarra urperatuko baitu­te gaurkoan. Pasai Donibane Kox­tape klu­bak antolatu ditu estro­padak, eta 100 batel inguruk hartuko dute parte. Ohi bezala, haur mai­lako estropadarekin hasiko da eguna, eta gizon zein ema­kumeetan, mailaka bana­tuta jokatuko dira gainerako es­tropadak ere.

15 jardunaldi, denboraldiak
Guztira 15 jardunaldi izango ditu aurtengo batel ligak, eta talde bakoitzaren emaitza txa­rrenak ez du ligarako punturik eman­go. Apirilaren 10era artea lu­zatuko da batel denboraldia, eta Hernaniko Arraun elkarteak zortzi batel urperatuko ditu, ahal duen guztietan: nesketan, bi haur kadete mailan eta bi senior mailan; eta mutiletan, haur mailako bat, kadete mailan beste bat, eta bi jubenil mailan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!