Arizmendi eta Pagolak trinketeko finala, gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 16a, 01:00

GIPUZKOAKO Trinkete Txapel­ketako finalak jokatuko dira gaur Iruran, 16:45etan hasita, eta Hernaniko bi pelotari izango dira protagonista, bi final horietan. 
Kadetetan, Garikoitz Ariz­mendik Urnietako Aldunberriren kon­tra jokatuko du. Biak par­tidurik galdu gabe iritsi dira finalera, eta oso partidu ber­dindua espero da.
Jubeniletan berriz, Xabat Pagolak Illunpeko Odriozolaren kontra neurtuko ditu indarrak. Bi hauek ere, partidurik galdu gabe iritsi dira finalera. Odriozola da finala irabazteko faboritoa, baina Pagolak ez dio erraz jarriko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!