Aurreko astean egin zuten aurreneko bilera Goizuetan, inauterien inguruan. 40 lagun bildu ziren, eta proposamen desberdinak azaldu ziren: data aldatzea, ekintzak tokiz mugitzea... Aurten, hala ere, ez da aldaketarik izango, baina inauteriak pasata jarraituko du eztabaidak: hurrengo zita, otsailaren 19an, 18:30etan udaletxean. Hori bai, gonbitea luzatu diete herritar guztiei, astearte goizetik mozorrotuta ateratzeko.