Moztu eginen dituzte zuhaitzak, Leitzatik Hernanira doan errepidearen bazterrean, 16 eta 24 kilometroen artean; hain justu, Mertxene ingurutik, Arranbide ingurura. Jose Mari Oyarzabalek egingo ditu mozketa lanak.
Goizuetako Udalak jakinarazi du, laster hasiko direla lanak, eta zenbait momentutan, errepidea ere moztuta egon daitekeela aurreratu dute.
Horregatik, pazientzia eskatu die Udalak herritarrei, eta lasaitasunez hartzeko errepideko joan-etorriak. Modu berean, barkamena eskatu die, sortu daitezkeen eragozpenengatik.