Gipuzkoako fasera pasea jokoan, Irrintzin

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 16a, 01:00

Aurten ere jokatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketa, zortzi­garrenez, eta Ereñotzun ere egin­go dute kanporaketa. Gaur bertan izango da, arratsaldeko 17:00etan hasita Irrintzi taber­nan. Irabazleak, Gipuzkoako fasea jokatzeko txartela lortuko du... eta baita sari ederra ere! Otordua jasoko du bikote one­nak, Fagollaga jatetxean.

Izenematea, bertan
Tabernan bertan egin behar da izenematea, eta bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Partehartzaile bakoitzari, ardo botila emango diote opari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!