Beste irristaketa saio bat antolatu dute Ereñotzun, gaur arratsaldean. Auzoko frontoian elkartuko dira, 17:00etan, eta saio motza egingo dute gaurkoan, ordubetekoa, patinak, patineteak... hartuta.
Gaur ez da monitorerik izango, baina saioan bertan hitz egingo dute, laster antolatuko duten ikastaroari buruz.