«Gure lurra berreskuratzea da konponbidea»

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 21a, 01:00

Otsailaren 6ra arte bilduko dira Biterin, sahararren erre­fuxiatu kanpamenduetara bi­dal­tzeko jakiak eta bestelako gaiak: arroza, lentejak, gar­ban­­tzuak, pasta, azukrea, atu­na eta sardinak oliotan, edota konpresak. «Kanpamen­dueta­ra iritsi arte ondo iraungo duena», azaldu du Gveiva Greimichek.
Eskoletan egin zen bilketa aurrena, eta orain biltzen dena gehituta, kanpamendue­ta­ra bidaliko da guztia otsai­laren bukaeran, Piztu Itxaro­pe­na, Sahararen Aldeko 12ga­rren Euskal Karabanarekin.

«1991 urteaz geroztik ez dugu gerrarik izan; legeak egin eta egin ari dira, eta egoera aldatzeko zain gaude»

Laguntza, behar-beharrezkoa
«Dauzkagun elikagai bakarrak dira Arjeliak, Espainiak edota Euskal Herriak ematen dizki­gunak», dio Gveivak.
Janari bilketa antolatzen duen Saharar Errepublika Arabe Demokratikoaren (RASD) Aldeko ‘Otsailak 27’ Euskal Elkarteen Koordina­kun­­deak osatutako txostena­ren arabera, «2014an herri sa­hararrak 42.000 tona elikagai behar zituen ACNURek zehaz­tu­takoaren arabera, eta orain arte 13.000 tona bakarrik lortu dira. Gainera, laguntza ez da modu erregularrean iristen, eta beharrezkoa da segur­tasuna lortzea».
Gveivak berak familiari noizean behin laguntza bidali behar izaten diola onartzen du: «kanpamenduetako egoe­ra oso txarra da. Hilero kaja­ren bat bidaltzen diot nik familiari, baina laguntza hori ez daukanik ere badago, eta iris­ten dena banatu egin behar izaten da. Gainera, udazkenean izandako uhol­de­en ondoren, adobezkoak diren etxeak desegin egin dira».

«Beti mantentzen dugu itxaropena, gure lurraldera bueltatzekoa»
Oraindik ere laguntza beha­rrez­koa bad­­u­te ere, bestelako kon­pon­bide bat eskatzen du herri sahara­rra­rak. «Gure lu­rra be­rres­ku­ratzea da konpon­bidea. Itsa­sioa dauka, fosfato mea­tegiak, benetako etxeak, ura, argia...».
Gatazka urte askotan ari da luzatzen, ordea. 1975ean Madrilgo gobernuak Maroko eta Mauritaniaren artean banatu zuen Mendebaldeko Sahara. Orduan, Martxa Berdea jarri zuen martxan Marokok, eta bi herrialde hauen inbasio militarra hasi zen. Ondorioz, sahararrek ihesari ekin zioten. Fronte Polisarioak errefuxiatu kanpa­menduetan antolatu zituen iheslariak, Aljeriako Tindu­feko basamortuan.
Su-etena 1991ko otsailean iritsi zen, eta Nazio Batuen bake plana jarri zen martxan. Gelditutako dago, ordea. «Beti mantentzen dugu itxaropena, gure lurraldera bueltatzekoa. 1991 urteaz geroztik ez dugu gerrarik izan; legeak egin eta egin ari dira, eta egoera alda­tze­ko zain gaude. Baina Men­de­bal­deko Sahara okupa­tu­an ere ego­era txarra da, eta asko ge­rra­ra jotzearen alde daude».

LAGUNTZARAKO BIDEAK
Saharar Errepublika Arabe Demokratikoaren (RASD) Aldeko ‘Otsailak 27’ Euskal Elkarteen Koordinakundeak antolatzen du Pinztu Itxaropena Euskal Karabana. Jakiak eta garbitasun gaiak biltzeaz gain, horiek errefuxiatu kanpamenduetara bidaltzeko bigarren eskuko kamioiak ere erosi behar izaten ditu. Hori horrela, laguntzeko bideak ireki ditu:
- Laboral Kutxako kontu korrontearen bitartez: 3035 0080 94 0800054177
- Harremanetan jarriz: 619 029 648 telefonoan (Gipuzkoa) edo helbide elektroniko bidez, koordinadora27febrero@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!