«Piluletan onena da Ttapa Ttapa egitasmoa»

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 20a, 01:00

Astelehenean Ttapa Ttapa egitasmoaren balorazioa egin zuten Sandiusterrin Herna­ni­ko Ongintzak, Udalak, me­dikuek eta parte hartzaileek. Lehengo urteko apirilean jarri zen martxan asteazkenero bueltaxka egiteko ideia, eta izandako arrakastarekin pozik agertu ziren denak.
Gaur ere, asteazkenero be­za­la, 10:30etan jarri dute zi­ta, Atse­gindegin. Beroketak egin on­doren, 10:45etan abia­tu­ko di­ra bueltatxoa egitera, ha­mai­­ketakoarekin bukatzeko.

«Ariketa fisiko txikienak ere, onurak dauzka»
Asteleheneko balorazio bile­rara gerturatu ziren Ttapa Ttapa egitasmoarekin bat egi­ten duten hainbat erabiltzaile, eta denak bat etorri ziren: «ibil­tzea osasuna da. Gainera, etxe­tik ateratzen gara, lagu­nak egiten ditugu...».
Marta Barandiaran medi­ku­ak ere ariketa fisikoa egi­teak dakartzan onurak az­pi­ma­rratu zituen: «ikerketek era­kutsi dute jokaera seden­ta­ri­oak eta hilkortasuna lotuta dau­dela. Aldiz, ariketa fisiko txi­kienak ere onurak dauzka. Ba­tetik, sistema muskular-es­ke­letikoa hobetzen da; mus­ku­luak indartu egiten dira eta ho­beto heltzen diete hezurrei; ho­rrela, oreka hobetzen da eta eror­tzeko arriskua jaisten da. Bes­tetik, adimena, funtzio kog­nitiboa hobetzen da: ho­be­to sentitzen gara, eta antsie­ta­tea eta depresioa arintzen di­tu. Gainera, pisua kontro­la­tzen laguntzen du, diabetesa eta hipertentsioa kontrolatzen la­guntzen du, eta hartu-ema­nen bidez, gehiago soziali­zatzen gara. Azken batean, piluletan onena da Ttapa Ttapa; efektu desigaraitzik ez du, eta onurak nabarmenak dira».

Orain artekoa, bideoan
Balorazioarekin bukatzeko, az­ken urteko irudi eta bi­de­o­e­­kin Beñat Iturriozek osa­tu­ta­ko ikus-entzuneko lana aur­keztu zuten, laster inter­neten ikusgai izango dena.
Bertan, Ttapa Ttapak mar­txan jarrai dezan bolun­tarioek egiten duten lana ere eskertu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!