Bertso bazkaria bihar, Lujanbio eta Iturriagarekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 16a, 01:00

Txotx denboraldiari hasiera ederra emateko, bertso bazkaria antolatu du Ipintza sagardotegiak, bihar eguerdirako. 14:00etan hasiko da, eta bertan izango dira, giroa jartzen, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolariak. Sarrerak salgai daude 30 euroan, Ikatza tabernan eta Ipintzan bertan: 688 811 724 edo ipintza@ipintza.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!