Errausketaren kontrako taldeek, batzar irekia egingo dute gaur, goizeko 10:00etan hasita, Zubietako, frontoiaren ondoko bilera gelan. Bertan izango dira Astigarragako Zero Zabor taldeko kideak ere. Bileran aurkeztu eta eztabaidatuko dute, Zubietako Herri Batzarraren deiari erantzunez prestatu duten manifestua: Zubieta SOS, buruaren eta bihotzaren aldarria.