«Batzuetan gaxiago eta besteetan gozo; hori da naturala!»

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 16a, 01:00

Iritsi dela, azkenean, txotx garaia! Urduri?
Gogoarekin! Orain arte egin ditugun lanen emai­tza orain ikusten da, ea jendeari gus­ta­tzen zaion ala ez. Saiatu, behintzat, egin gara.

Aurtengo uzta ona izan dela diote.
Hernani inguruko sagarrarekin egin dugu sa­gar­do dena. Azken urteetan bertakoarekin ba­ka­rrik ari gara. Gorabeherak izaten dira, baina au­rten sanoa izan da, eta gustora gaude. Sa­gar­do onerako, sagarra ona behar da, eta ba­se­rri­tarren lana oso garrantzitsua da: sagarra zain­du, ondo bildu... Lan hori aipa­tze­koa da.

Sagarraren kalitatea, analitikak, kontrolak, tresna berriak... Asko aldatu da sagardoa?
Kalitatea, garbitasuna, tresneria... asko zo­rroztu dira, baina asko aurreratu da. Analitikak ere adierazgarri dira, ikasteko. Baina urtero sagardo desberdinak ateratzen dira, dagoen sagarraren arabera moldatu behar baita. Batzuetan ga­xi­a­go, besteetan gozoa gehiago, kolore gorri­xea­go­koa agian... Baina hori da naturala! Gu saiatzen gara barrikaren bat edo beste gozoxeago uzten. Baina ahal dela, beraien irakinaldiak ondo eginda edukitzea gustatzen zaigu.

Hori da Larre Gainen sekretua?
95ean ireki genuen txotxa, baina baserrian betidanik egin da sagardoa. Hori daukagu, negozio familiarra dela, eta astean zehar oraindik aukera daukagu sagardoaz hitz egiteko, harremanetarako... Gure bizitzaren parte da, azkenean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!