Donostiako Lilatoira taldean joateko, apuntatzeko aukera bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 16a, 01:00

Aurreko urteotan bezala, Donostiako Lilatoira taldean joateko deialdia egin du Emakumea Kirolari taldeak. Martxoaren 6an izango da lasterketa, eta emakume astigartar guztiak animatu dituzte parte hartzera. Taldean joan nahi duenak, bihar arte dauka izena emateko aukera: kiroldegira joan, edo idatzi kiroldegia@astigarraga.eus helbide elektronikora. 10 euro dira izenematea.
Gainera, elkarrekin entrenatzeko zita ere jarri dute: astelehenero elkartuko dira, 19:00etan kiroldegian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!