‘Txanogorritxu’ bihar, kultur etxean

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 16a, 01:00

Antzerki saioa izango dute bihar haurrek, arratsaldeaz gozatzeko. Eta klasiko bat eskainiko diete taula gaine­tik: Txanogorritxu antzezlana eskainiko dute, arratsaldeko 17:00etan hasita, Astigarra­gako kultur etxean.

Ipuin klasikoa, gaurkotuta
Ipuin klasikoaren moldaketa bat emango dute Ugaitz Artola, Ylenia Baglietto, Leire Ucha, Andrea Covadonga eta Olatz Ganboa aktoreek. Ipuineko testuak gaurkotu dituzte, eta antzerkia, dantza eta abestia uztartu dituzte saioan.

Sarrerak salgai, ordubete lehenago
Antzezlana ikusteko sarrerak, ordubete lehenago jarriko dituzte salgai, kultur etxeko lehiatilan: 2,5 euro dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!