Bolada txarrean sartuta dago Mundarro-La Salle, Euskal Ligako 2garren mailan, eta ez dauka partidu erraza gaur, buelta emateko. Hirugarren sailkatua hartuko du kiroldegian, arratsaldeko 16:00etan hasita; Unamuno taldea.
Aurten, bederatzi partidu irabazi ditu talde bilbotarrak, eta bakarrik bi galdu.
Zailtasunak zailtasun, hala ere, erronka polita daukate astigartarrek.