Urko Semperenak, laugarren, zaila dauka podiumera igotzea

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 16a, 01:00

Bikain aritu zen, beste jar­du­naldi batez, Urko Semperena astigartarra, pistako Gipuz­koa­ko Trofeoan. Txirrindulari jubenilak 10garren egin zuen scratchean, 8garren puntu­ka­ko proban, eta 4garren dane­san. Horrela, laugarren pos­tuan jarraitzen du sailka­pe­nean, jardunaldi bakarra falta denean.
Bihar bertan izango da hori, goizeko 10:00etan hasita Do­nostiako belodromoan, baina astigartarrak oso zaila dauka podiumeko postuetara igotzea: 29 puntura dauka hirugarrena.

Tomas Oterminek eta Telmo Semperenak, lan bikaina taldekidearentzat
Kadete mailan, berriz, talde­ki­de batentzat lanean aritu ziren Tomas Otermin eta Telmo Semperena astigartarrak. Izan ere, podiumean sartzeko mo­du­an dago Aitor Larrañaga, Donosti Berrikoa, eta bere mesedetan aritu ziren talde­kide guztiak, baita ondo aritu ere. Laugarren postutik hiru­ga­rre­nera igo da Larrañaga, tal­de­aren lanari esker, eta bi­ga­rrenarekin berdinduta dago, liderra 14 puntura duela. Lan egitea toka­tuko zaie berriro, astigartarrei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!