Gaurko Plenoan osatuko da uholdeen aurkako batzordea

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 16a, 01:00

Gaur bilduko da Astigarra­ga­ko Udaleko Plenoa, goizeko 09:30etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Sei puntu dauzkate eztabaidatzeko.
Hasteko, aldaketa bat egin­go diote parte hartze, infor­mazio eta gardentasun orde­nantzari, epai bat betetzeko.

EH Bilduk, eskaera eta mozioa
Ondoren, EH Bilduren es­ka­era bat eta mozio bat lan­du­ko dituzte: eskaera, liberatu­tako zinegotziek fitxatu eta datuak Udalaren web orrian argitara­tzekoa; eta mozioa, garraio hiriari buruzkoa.
Eta bukatzeko, uholdeen aurkako eta ibaiaren aldeko batzordea osatuko dute, bere kideak izendatuz.
Erregu eta galderen tartea irekiko dute azkenik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!