Hitzaldia eta Sahararako janari bilketa, aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 16a, 01:00

Sahara izango da prota­go­nis­ta, datorren aste osoan zehar, Astigarragako Herri Eskolan.
Alde batetik, Sahararen aldeko janari bilketa egingo dute, astelehenean bertan hasita, eta ostiralera arte izango da aukera, elikagaiak emateko.
Bilduko dituzten produk­tuen zerrenda ere egin dute: lekaleak, arroza, pasta, azu­krea, atuna oliotan, eta baita kon­presak ere.

Hitzaldia, ostegunean
Ostegunean jarri dute biga­rren zita, Herri Eskolan bertan. Arratsaldeko 17:30etatik aurre­ra, hitzaldia eskainiko dute Amagoia Iturralde irakasleak, Sahara askotan bisitatu due­nak; eta Mariam Embarec saha­rarrak, Herri Eskolako ikasle baten ama denak.
Sahararen egoeraz ariko dira Iturralde eta Embarec, osteguneko hitzaldian, eta beraien bizipenak ere emango dituzte aditzera ikastolan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!