Belarriak ere bustiko ditu gaur, txotx irekiera ekitaldiak

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 16a, 01:00

Txorrota kupeletik kanpora, zipriztinak eda­lontziaren ertzean kolpeka, txinpartaren dantza ho­tsa... Sagardoarekin ere musika egiten as­ma­tu­ko lukeenik bada, eta dudarik gabe, Oskorri tal­de­ko musikariak dira horretan iaioenak. Beraiek ire­ki­ko dute gaur, 13:00ean, Hernaniko txotx den­bo­ral­di berria.­

Aurretik ere, musika
Txox irekiera ekitaldia 13:00ean hasiko da, uda­le­txeko arkupeetan. Txalapartariek egingo dute deia, eta segidan, Oskorri taldeko kideek hartuko dute ohorezko tragoa. Ondoren, herritar guztiek izango dute aukera, aurtengo sagardo berria dastatzeko. Eta egunari segida emateko, bazkaria egingo da Altzueta sagardotegian.
Hori guztiaren aurretik ere, musikak izango du to­kia. Izan ere, 11:00etan suziriak botako dira, eta tri­kitilariak hasiko dira herria alaitzen. 12:30etan, be­rriz, Kalez Kale Kantarikoak Plaza Berritik abi­a­tu­ko dira, Plazaraino. Tartean, 11:30etan, Apaxi ipuin kontalaria arkupeetan ariko da, kontu kontari.
Arratsaldean ere musikak segiko du herria alaitzen: erromeria egingo da Plaza Berrin, 18:30etatik 20:30etara.

Ibilaldiak eta dokumentala, datozen hilabeteetan
Denboraldia gaur irekiko da, baina denetik izango da datozen hilabeteetan ere. Otsailean, Sagar Lasterra herri krosa egingo da; martxoan, berriz, Sagar Martxa, egun erdiko ibilaldia. Apirilean ere beste ibilaldi bat antolatuko da, Sagardoaren Lurraldean barrena, Astigarragatik Hernanira. Horrez gain, Sagardoa Bidegile, Zinemaldian estreinatutako dokumentala ikusi ahal izango da, solasaldi batek eta dastaketak lagunduta.
Bestalde, urtero bezala, turismoa egiteko hamaika modu izango dira, apirilera arteko asteburuetan.

Bertako sagar asko
Hernaniko sagardogileek azaldu dute «ateak zabaltzeko prest» daudela, eta sagardo ezinhobea probatzeko aukera izango dela aurten. «Aurtengo sagar uzta ona izan da, bai kantitatez, bai ka­li­tatez. Udaberria oso ona egin du gure sa­gar­doarentzat, eta sagarrak bere propietate guztiak oso ondo adierazi ditu. Beraz, sagardo asko izan da. Aurten gainera, sagardotegi askok bertako sagarrarekin egin dute beren sagardoa».  

GAUR: Txotx denboraldiaren inaugurazioa 
11:00 Suziriak.
11:00-11:45 Trikitilariak herriko kaleetan.
11:30 Apaxi ipuin kontalaria udaletxeko arkupeetan.
12:30 Kalez Kale Kantari. Plaza Berritik abiatuta, eta kalejiran Gudarien plazaraino. 
13:00 Txalapartariak Udaleko arkupetan.
13:00 Txotx irekiera. Gudarien plazan. Oskorri.
14:30 Bazkaria. Altzueta sagardotegian.
18:30-20:30 Erromeria Plaza Berrin (eguraldi 
txarra bada, Atsegindegin).

OTSAILAK 27 Sagar Lasterra herri krosa
MARTXOAK 12 Sagar Martxa, egun erdiko ibilladia.
APIRILA Sagardoa Bidegile dokumentala, solasaldia eta sagardo dastaketa.
APIRILA Sagardoaren Lurraldetik ibilaldia. Astigarragatik Hernanira.
OTSAILA, MARTXOA ETA APIRILEKO ASTEBURUETAN: Turismo informazio puntua, Bisita gidatuak, Tren Berdea, Pakete turistikoa eta esperientziak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!