Igerilari hernaniarrek markak hobetu zituzten, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 15a, 01:00

Joan den larunbatean Neguko Ligako hirugarren jardunaldia jokatu zen Hernaniko igerilekuan. Bost taldek hartu zuten parte: Tolosaldea IKT, Burun­tzaldea IKT, Ordizia KE, Uda­rregi eta Hernani KE. Ez zen marka ikusgarririk egon; izan ere, Gabonak pasa berri dira, eta asko txapelketa na­gu­sietako prestakuntzan dau­de murgilduta.
Hala ere, Hernaniko igeri­la­riek, orokorrean, hobetu egin zituzten beraien markak; edo hobetzetik oso gertu ibili zi­­ren. Gainerako taldeetako igerilariak ere, fin aritu ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!