Izena emateko aukera oraindik, igandeko lasterketarako

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 22a, 01:00


Urnietako Salesiar ikastetxeak On Bosko lasterketa antolatu du bigarren urtez. Igandean izango da; goizeko 11:00etan hasita, partehartzaileek 7 kilometroko ibilbidea egin beharko dute Urnietan zehar, ikastetxetik hasita. Izenemateak irekita daude bihar arte www.sailkapenak.com/sailkapenak webgunean, 10 eurotan, eta igandean ere izango da aukera 10:30ak arte, 13 eurotan. Iaz hiru hernaniarrek osatu zuten emakumezkoen podiuma: Maitane Gue­rre­rok, Ana Megiasek eta Nora Olazabalek. Mutiletan, berriz, Ibai Alba hernaniarrak bigarren egin zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!