Joan den larunbatean Eibarko UNBE zelaian Euskadiko Selekzioaren laugarren entrenamendu saioa izan zen; eta Baionaren kontrako partidua ere, jokatu zen. Bertara deituak izan ziren Hernaniko 15 jokalari. Sub 18 talderako deitu zituzten: Bravo, Errondosoro, Moreira eta Semper; eta Sub 16rako: Aduriz, Ariceta, Arribas, Ariztimuño, Elorza, Fernandez, Gonzalez, Lucas, Loiarte, Orobio eta Sorozabal. Aste honetan Kataluniaren aurka jokatuko du selekzioak, Bartzelonan.