Hogeita lau orduko elkartartasun eta konpromiso itxialdia deitu dute gaur, Milagrosan: «itxialdia egingo dugu, preso eta iheslarien etxeratzearen alde». Ernaik azaldu duenez, helburu nagusia da, elkartasuna eta konpromisora lotzea: «gazteon konpromisoa nahi dugu preso eta iheslarien etxeratzearen alde. Preso ohiekin egongo gara, eta baita senideekin ere. Eta denon artean hitz egin behar dugu etxeratzeko egin behar dugunaz. Hausnartzeko eta eztabaidatzeko tartea izango da. Denon artean lortuko dugu».
«Herriaren indarrak ez du mugarik»
Ernaik dioenez, zaila da mugi ezinak diruditen harriak mugiaraztea: «baina herriaren indarrak ez du mugarik. Horregatik, beharrezkoa da gazte oro ere borrokara lotzea. Denon lana baita, falta zaizkigun preso eta iheslari hernaniarrak etxeratzea».
Hainbat ekimen, gaur eta bihar
Hasiera ekitaldia 17:00etan da gaur, eta hainbat ekimen izango dira: mahai ingurua, kontzentrazioa, afari eta senideen bizipenak... Bihar ere, egun osoan izango dira ekimenak.
Ostirala
17:00 Hasiera
18:00 Preso ohiekin mahai ingurua
20:00 Gazte blokea kontzentrara!
20:45 Afaria eta senideen bizipenak
Ondoren ‘Peputz’ekin gaubela
Larunbata
09:00 Gosaria
10:00 Herriko gazteok preso eta iheslariak etxeratzeko zer?
14:00 Bazkaria
18:00 Manifestaziora