Gasolindegi bat kooperatiba gisa irekitzeko bilera, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 15a, 01:00

Goizuetan gasolindegi bat ireki nahi dute, eguneko 24 orduetan irekia egongo dena eta beste gasolindegiak baino merkeagoa izango dena. Irekitzeko kooperatiba bat sortu nahi da, eta horretaz hitz egiteko bilera deitu dute biharko. Goizeko 11:00etan izango da eskolako jangelan, eta herritarrei azaltzeko deia luzatu diete. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!