Hil honetan hiru zilegi eskola antolatu ditu Hernaniko AEKk. Astelehenean, Benito Lertxundiren kantagintza aztertuko dute Imanol Artola ‘Felix’ekin; 09:00etatik 11:00etara izango da. Hilaren 19 eta 25ean berriz, inauterietako makillajea landuko dute, efektu berezi eta guzti; hilaren 19an 09:15-11:15 ordutegian izango da; eta 25ean, 18:30-20:30 ordutegian.