Bi entsaio, Ereñotzun

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 15a, 01:00

Santa Ageda bezperan, etxez etxe kantuan aterako dira ereñotzuarrak, beste urtebetez. Koplak ikasi eta entsaiatzeko bi deialdi antolatu dituzte,eta aurrenekoa hilaren 22an izan­go da, 21:00etan, Ur Mia elkartean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!