Gabonetako atsedenaldiaren ostean,igandean ekingo dio ligari Hernanik berriz ere. Etxean, Landaren jokatuko du urteko aurreneko partidua; eta aurrean izango du, Estatuko talde indartsuenetakoa: Valladolid RAC. Azken lau ligak irabazi ditu VRACek, eta Kopako txapeldun ere izana da, azken urteetan. Aurten gainera, Europara itzuli da, eta maila bikaina ematen ari da. Valladolideko taldea ligan bigarren badijoa ere, irabazteko hautagai nagusietako bat da.
Partidua Landaren jokatuko da igandean, 12:30etan hasita. Neurketa zaila izango da trikoloreentzat, baina ohi bezala, dena ematera aterako dira.