Probatu al dituzu pintxoak?

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 14a, 01:00

Atzotik, Hernaniko 14 taberna eta Astigarragako 12 Pintxotx lehiaketan ari dira parte hartzen. Tabernek sagar­dotegiko me­nua gaiari lotutako pintxo bereziak egin dituzte, eta herritarrek euro batean izango dute probatzeko aukera. Gainera, herritarrek beraiek izango dute pintxoak bozkatzeko aukera; horretarako txartelak egongo dira tabernetan. Lehiaketa larunbata arte egongo da martxan, eta Hernaniko hamalau taberna hauek hartu dute parte:  Atxur, Aralar, Deportivo, Garin, Goiz Argi, Irrintzi, Joxe Mari, Kixkal, Oindi, Rufino, Tri­pontzi, Txilibita, Txoko eta Zumitza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!