Errausketaren kontrako taldeek batzarra, etzi

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 14a, 01:00

Gipuzkoako hondakinen errausketaren kontra eta Zero Zabor ere­duaren alde mobilizatzen diren hainbat talde eta militante larunbat goizean elkartuko dira Zubie­tan. Bertan ariko dira Zubietako Herri batzarraren deiari erantzu­nez presatu duten manifestuaren in­gu­ruan: Zubieta SOS. Buruaren eta bihotzaren aldarria. Hernanin Ze­ro Zabor taldeko kideak bertan izango dira. 10:00etan da, Zu­bie­tako frontoi ondoko bilera gelan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!