Urnietan dagoen Harrobialde Gaztategira bisita antolatu dute igandean. 10:30etan Txantxillako parkean egin dute zita eta arropa erosoa, euritakoa eta mendiko zapatilak eramatea gomendatu dute. Gazta nola egiten duten azalduko diete bertan, eta dastatzeko aukera ere, izango dute. Debalde da eta ez da izenik eman behar.