Haur eta gurasoek zita gaur, irakurketa klubean

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 14a, 01:00

Udal Liburutegiak Irakurketa Klubak antolatu ditu, Bula­rretik Mintzora egitasmoaren bueltan. Saio hauen helburua da, liburutegira elkarrekin joaten diren guraso eta haurrek irakurketa saioetan parte hartzea: «Ipuin, kantu, olerki eta hitz jolasekin ondo pasatzeko tartea izango dute; bide batez, irakurketa sus­ta­tuko dute; kalitatezko euskal bibliografia ezagutuko dute; guraso, hezitzaile eta haurren artean irakurketa giroa sor-tuko da; guraso eta he­zi­tzai­leek ozen irakurtzen ikasiko dute; eta haurrek, giro lasai batean gozatzea lortuko dute».
Saioak 3-6 urte bitarteko haurrei daude zuzenduta. Plazak mugatuak dira, eta beraz, aurretik Udal Libu­ru­tegian izena ematea komeni da. Ekainera bitartean, hilean saio bat izango da. Gaurkoa arratsaldeko 17:30etan da, Udal Liburutegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!