Biteriko Dantza Taldeak antolatuta, Five days to dance pelikula-dokumentala jarriko dute gaur Biteri kultur etxean; 20:00etan izango da, gaztelaniaz eta debalde.
Pelikularen izenburuak berak ondo laburbiltzen du gaia: «Donostiako Larramendi ikastetxean egin zuten esperientzia berezi bat biltzen du pelikula-dokumentalak. Bost egunez klaseak utzi zituzten, helburu batekin: dantza bat sortu eta eszenatoki batean aurkeztea». Nerabeekin egin dute lan hau: «horrek suposatzen duen zailtasunarekin: rolak mugiaraztea, dantzarako ukitu beharra...».
Proiektua aurrera eraman dute Wilfried Van Poppel eta Amaya Lubeigt dantzariek; bata holandarra eta bestea donos-tiarra. Biak eskarmentu haundiko dantzariak dira, eta goi mailako koreografoekin egin dute lana: Pina Bausch, Susanne Linke edo Urs Dietrich, esaterako.